GURUTZPE industria sektore zorrotzenetan pieza estrategikoak mekanizatzeko tornu horizontalak hornitzen dituen enpresa industriala da. Itziarren (Gipuzkoa) kokatuta, Inzu Group euskal industria-taldeko kide gara, sektore zein teknologia anitzetan espezializaturiko 16 enpresa industrialek osatzen duguna.
Industria-sektorean 60 urte baino gehiagoko esperientzia izanik, gure bezeroei soluzio pertsonalizatuak eta berritzaileak eskaintzen dizkiegu, torneaketa horizontaleko soluzio aurreratuetan Europako erreferente teknologiko izatera iritsiz.
Gaur egun gure lan taldea handitzeko helburuz zerbitzu teknikari bila aurkitzen gara.
Ondorengoak dira bete beharreko funtzioak:
1. Matxuren konponketa
• Makinetan sortzen diren akats mekaniko, elektriko, neumatiko edo hidraulikoak diagnostikatu eta konpontzea.
• Arazoaren jatorria identifikatzea eta irtenbide egokia aplikatzea.
• Produkzio-etenaldiak ekiditea eta ezin den kasuetan, minimizatzea.
2. Retrofit lanak
• Makina zaharrak eguneratzea (CNC kontrolak, drive-ak, automatizazio hobekuntzak…).
• Osagai zaharkituak ordezkatzea eta sistema berrietara egokitzea.
• Makinen errendimendua eta fidagarritasuna hobetzea.
3. Aldaketak eta egokitzapenak
• Bezeroaren beharretara egokitutako aldaketa mekaniko eta elektrikoak egitea.
• Hobekuntza teknikoak instalatzea (sentsoreak, segurtasun elementuak, automatizazio osagarriak…).
4. Muntaketa eta desmuntaketa lanak
• Makinen osagaiak muntatu eta desmuntatzea interbentzioetarako.
• Pieza eta elementu mekanikoen doikuntza eta lerrokatzea.
• Ordezkapenak egitea beharrezko osagaietan.
5. Probak eta egiaztapena
• Esku-hartzearen ondoren makinaren funtzionamendua egiaztatzea.
• Doikuntza finak egitea behar denean.
• Makina egoera operatiboan uztea.
Formación profesional - Ciclo medio
3 años de experiencia
Mantentze lanetako, muntaketa elektromekanikoko edo mekanika arloari loturiko erdi mailako edo goi mailako Lanbide Heziketa amaituta izatea.
CNC kontrolen ezagutza.
Zerbitzu edo mantenimentu lanetan esperientzia makina-erremintetan edo industriako ekipamenduetan.
Euskara / C1+
Inglés / B2
Zer eskaintzen dugu?
• Torneaketan erreferentea den Gurutzpe enpresaren zerbitzu departamentuko kide izatea, era berean Inzu Group nazioarteko enpresa taldearen parte izanik.
• Kontratu egonkorra eta hazten ari den enpresa teknologiko baten barruan garapen profesionalerako aukerak.
• Lan-giro ona dagoen, lankidetzan, gertutasunean eta talde-lanean oinarrituta dagoen lan taldean berehalako integrazioa.
• Bezeroarenganako orientazio sendoa, haren beharrei erantzuteko eta balio erantsiko irtenbideak eskaintzeko.
• Profil profesionalari egokitutako soldata erakargarria.